Datu estatistikoak eskuratzeko zure baimena eskatzen dugu, nabigatzen jarraitzen baduzu gure cookie politika onesten duzula ulertzen dugu. Onartu | Informazio gehiago

Natura

Turismoa

Gure kokapen pribilegiatuak bidaiariari leku ikusgarrienez gozatzeko aukera ematen dio.

Gurekin egun batzuetan egongo bazara, aholkuak emango dizkizugu denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Ibilbide gastronomikoak, hondartza, mendia, surfa, kultura, turismo zinematografikoak, jarraian gure inguruan egin daitezkeenen informazioa emango dizugu.

Vista desde el paseo del biotopo de Zarautz
Collage con lugares de interes de Zarautz

Zarautz

Kostako herri turistikoa bikaintasunez, Gipuzkoako kosta erdialdean kokatuta. Hondar fineko hondartza euskal kostaldeko luzeena da (2,5Km) eta bikaina da erlaxatzeko eta uretako kirolez gozatzeko.

Zarautzen surfa oso kirol ezaguna da, bertako olatuak mundu osoan ezagunak dira eta herrian mundu mailako surf txapelketak ospatzen dira. Surf eskola ugari daude kirol honetan zure lehen pausoak eman nahi badituzu..

Bestalde, deskonektatzeko asmoarekin bazatoz, Inurritzako biotopotik paseo bat eman dezakezu Moilarriko kargaderora iritsi arte eta inguruko gastronomia dastatzeko aukera izango duzu.

Garai batean aristokraziaren modako hondartza zen, oraindik Narros Jauregia dago ikusgai Isabel II-aren udako opor-lekua, Santa Maria la Real parrokia eta Zarauzko Dorrea ere ikus daitezke. Gune arkeologikotik paseo bat eman dezakezu, Zarauzko historia ezagutzeko abarrak ikusiz. Jarraian, paseoa kostako bidetik jarraitu dezakezu, 3,5Km-ko luzera du eta Zarauzko portutik igarotzen da Getariara iritsi arte.

Collage con lugares de interes de Getaria

Getaria

Juan Sebastian Elcano eta Cristobal Balenciaga moda diseinatzairearen jaioterria, gastronomiaz bonbazia handian gozatzeko herri arrantzale liluragarria.

Jatorrizko izendapena duen tokiko ardo zuriari izena ematen dion herria, Getariako Txakolina. Bere kaleetan galdu eta parrila anitzetaz goza dezakezu, non Kantabriar Itsasotik arrantzatu berri den arraia dastatzeko aukerarik ez duzun galdu behar.

Xarma handidun herria, ezin dituzu galdu San Salbadorreko eliza azpitik pasatzen diren Kale Nagusia eta porturako pasealekua. Paseatzeko eta ikuspegi apartaz gozatzeko gune aproposena San Anton Mendia duzu.

"8 Apellidos Vascos" pelikularen grabaketarako erabili zen kokalekua eta Euskal kostaldeko xarma handiena duen herrietako bat.

Collage con lugares de interes de Zumaia

Zumaia

Itsasertzea eta Urola eta Narrondo ibaiak elkartzen diren badian kokatua, Zumaia mundu mailan ezagunen diren leku geologikoetako bat da.

Itzurungo ondartza, San Telmo elizarekin koroatua, paisaia magiko eta lurraren historiaren lekuko irekia da. Flysch izeneko estrato bertikalez osatutako eraketak aurki ditzakegu bertan.

Game of Thrones eta 8 Apellidos Vascos-eko filmazio leku izandako kokalekua, Euskal Kostaldeko Geoparkeaz goza dezakezu bere 13km-ko itsaslabarrekin. Itsaslabar hauek Lurraren 60 milioi urteko historia erakusten digute. Bisitariek, oinez naiz barku ibilaldian egin dezakete bisita.

Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan