Zarautz N-634 errepidez gurutzatuko dugu Santa Maria la Real parrokiara heldu arte. Bertan ezkerretara hartuko dugu, Aizarnazabal-Meaga bidea. GI-2633 errepidean zehar igoko gara Meagara iritsi arte, non ezkerretara Elkano bidea hartuko dugun (GI-31632).
Batzuetan, nabigazio sistemek gure etxera iristeko beste ibilbide bat aukeratzen du, bide hau landa errepidea da eta ez da oso egokia autoz etortzeko. Horregatik, erdi puntu bezala Meaga auzoa jartzea gomendatzen dugu (43.281340, -2.209272). Era honetan bide erosoago batetik etorriko zara gure etxera.